XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina gu ez gara horrelako landare klasekoak.

Dena dela behintzat, guk ere hemen hartu genuen lurra eta hemen bizi gara. Lehenbiziko aldetik sarri joaten ginen harantz; hilean behin edo horrela; geroxeago urtean behin; eta orain urtean behin ere ez gara joaten. Bi anaia etorri ginen onera bizitzera.

Laguntzarrene du izena gure baserriak. Baserri txikia da.

Haundiaren beharrik ere ez genuen orduan.

Horra eta honera betiko lana bagenuen bertsotan ere; eta orain berriz, baserri behar handirik ez daukagu.

Hementxe errekatxo baten ondoan dago gure baserria. Dituen terrenoak oso egoki ditu: etxetik bertan. Eskukarro batekin ganadu jatekoak danak errez etxeratzeko moduan. Bi behi edukitzeko hainbat jateko edo horrelaxe.

Ergoien, gu bizi garen bailara hau, oso ordeka eta polita da.